Zer da HAPO?
HAPO (Hiri Antolamendu Plan Orokorra) udalerriaren erabateko antolamendua aurrera eramateko oinarrizko tresna nagusia da.
Erreminta juridiko honek udalerriaren lurzoruen eta eraikinen erabilerak arautzenditu. Arau juridiko bezala, eskubide eta betebeharrak ezartzen ditu eta subjektu publiko eta pribatuak lotzen ditu.
- Getariako Udala da sustatzailea.
- Udalerri osoa arautzen du (1.101 Ha).
- Izaera egituratzailea (globala eta generikoa) duen dokumentu bat da.
- 15 bat urteko indarraldia aurreikusten da.
Zer arautzen du?
HAPOk udalerri baten lurzorua sailkatzen du:
- Hiri lurzorua: finkatutako bilbea
- Lurzoru urbanizagarria: eraldatuko dena hiri-lurzorua hedatzeko
- Lurzoru urbanizaezina: nekazal lurzorua eta/edo bere ezaugarriengatik babestu beharrekoa
HAPOk udalerri baten lurzorua sailkatzen du hiri-lurzoru, lurzoru urbanizagarri eta lurzoru urbanizaezin gisa, lurzorua kalifikatzen du erabilera xedatuz (etxebizitzak, jarduera ekonomikoak, zuzkidurak…) eta kantitatea ezartzen du (eraikigarritasuna).
Laburbilduz, HAPOk zer, non eta zenbat egin daitekeen arautzen du udalerriko eremu fisikoan.
Zergatik da garrantzitsua?
Udalerriaren egitura fisikoan (lurzoru eta eraikinak) bakarrik eragiten badu ere, HAPOk udalerriaren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapenean guztiz eragiten du.
Laburbilduz, HAPOk Getariak nolakoa izan nahi dueneko ikuspegia sortuko du, bai epe laburrenean eta ertainean zein luzean.
Zer fase ditu?
Egun Getariak ez du HAPOrik, Arau Subsidiarioak baizik. HAPO idaztea, legez nahitaezkoa den eta, behin betiko onespenera iritsi arte, hainbat fase dituen prozesu luze eta konplexu bat da.
HAPOren erredakzioak 7 fase ditu:
0 FASEA – Herritarrek Parte hartzeko Programa (HPP)
1 FASEA – Hirigintza Informazioa
2 FASEA – Aurrerakina
3 FASEA – Jendaurreko Erakustaldia (Aurrerakina)
4 FASEA – Hasierako Onespena
5 FASEA – Jendaurreko Erakustaldia (Hasierako Onespena)
6 FASEA – Behin Behineko Onespena
7 FASEA – Behin Betiko Onespena

