Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Ulpianon ikasgela eraikitzeko obrak martxan dira.

otsaila / 03, 2025

Gaur eguneko ikasgelak leku berria behar zuela jakinekoa zen. Kultur etxean dauden zerbitzu batzuk sortzen dituzten baldintza ez ziren bateragarriak eta Udalak ikasgelaren zerbitzua beste lekuren batean kokatzeko ardura hartu zuen. Zarautz jauregian erabilpen anitzetarako areto berria martxan jarrita Ulpiano aretoak ikasgela funtzioa bete zezakeela pentsatu zen. Leku lasaian kokatuta dagoen aretoa da, bertan dauden bestelako zerbitzuek ez die eragiten, argitasuna du etab.

Udaleko teknikoek aukera desberdinak aztertu dituzte eta Ulpiano aretoa Ulpiano ikasgela bihurtzeko proposamen teknikoa egin. Zati bat biltegi bezala erabiltzeko egokituko da eta gainuntzekoa ikasgela izateko. Bertan hainbat esku-hartze egingo ditu Udalak. Hala nola, zorua egokitu, altzariak erosi, sartu-irten sistema elektronikoa jarri, elektrizitate lanak… Obra honen kostua 23.213,96€koa izatea aurreikusten da.

Esku-hartzeak otsailean zehar egitea aurreikusten da. Ireki eta erabiltzeko prest dagoenean bere berri emango zaie gaur egungo erabiltzaileei eta gainuntzeko herritarrei ere.