Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Udaleko Udaltzain laguntzaileen lan-poltsa eratzeko prozedura ireki da.

urtarrila / 14, 2025

Getariako aparkalekuen ordenantza 2021koa da. Orain dela hilabete gutxi hainbat aldaketa egin zitzaizkion eta horietako batek eragina zuen aparkalekuen kudeaketa aurrera eramateko epeetan.

Kudeaketa hori egokia izateko Udaltzain laguntzaileak kontratatzen ditu Udalak. Horiek bete eta lan-poltsa osatzeko Getariako Udalak hautaketa-prozesua arautuko duten oinarriak onartu zituen 2024ko azaro bukaerako Udalbatzarrean.

Prozeduran parte hartu nahi duten pertsonek, onartuak izateko,baldintza hauek guztiak bete beharko dituzte:

a) Aurretiazko eskaera egitea horretarako ezarritako epean eta forman.

b) Espainiako nazionalitatea izatea.

c) 18 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adina ezgainditzea.

d) Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua, eskola-graduatua edo 1. mailako lanbide-heziketako gradua edo baliokide titulua izatea, edo goragoko mailako beste edozein, edo emateko eskubideak
ordainduta izatea parte hartzeko eskabideak aurkezteko azken egunean. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala eduki beharko da, indarrean dagoen legeriaren arabera.

e) Turismoetako B motako gidabaimenaren titularra izatea.

f) Euskararen ezagu tza egiaztatuta izatea Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 mailan; edo hizkuntza-eskakizunak edo titulu baliokideak
egiaztatuta izatea, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia marko Bateratuko mailekin parekatzeari buruzko azaroaren 9ko 197/2010 De kretuaren arabera (2010eko azaroaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 219. zk.).

Agiri bidezko egiaztapena baino ez da onartuko. Hautaketa prozeduran ez da euskararen ezagutza egiaztatzeko probarik egingo.

Ez da beharrezkoa izango Euskara Tituluen Ziurtagirien Erregistro Bateratuan (ETZEB) jasota dauden ziurtagiriak egiaztatzea, baldin eta Getariako Udalari hori elkarreragingarritasun bidez egiaztatzeko baimena espreski ematen bazaio. ETZEBn ageri ez diren edo Getariako Udalari aipatu baimena ematen ez zaion kasuetan, izangaiak berak egiaztatu beharko du, horretarako titulazioa parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztuz.

g) Udaltzaingoko Laguntzailearen zereginak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun psikofisikoa izatea. Baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko, hautatutako pertsonak zerbitzua eman behar duen tokiko korporazioko zerbitzu medikoek egin beharko dute egiaztapena, hasi baino lehen.

h) Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikoren edo autonomia-erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik banandua ez izatea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezia ez izatea.

Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, bere estatuan, baldintza beretan, enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.

i) Indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea.

j) Azterketa eskubideengatiko 15,00 €ko tasa ordaindu izatea.

Prozeduran parte hartu nahi dutenek eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete beharko dituzte aurreko atalean eskatzen diren baldintzak, eta Udaltzaingoko Laguntzaile izendatu arte mantendu beharko dituzte, horiek egiaztatzeko prozedura fasea alde batera utzi gabe.

Interesatuek izena eman ahalko dute oinarriak Gipuazkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu (gaur asteartea 14) eta bihartik aurrera 10 egun balioduneko epearen barruan. Eskaera orriak urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan aurreikusten diren lekuetan, hau da:

b.1) Getariako Udaleko erregistroan edo aipatu 39/2015 Legearen 2.1. artikuluan aipa tzen diren erakundeen gainerako erregistro elektronikoetan.

b.2) Posta bulegoetan. Posta bulegoetan aurkeztutako eskabideak bulego horietan entregatuko dira eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, gutun-azal irekian, postako funtzionarioak data eta zigilua jar diezaien. Horrela bakarrik ulertuko da postetxean aurkeztu ziren egunean sartu zirela.

b.3) Espainiak atze rrian dituen diplomaziako ordezkaritzetan edo kontsuletxeetako bulegoetan.

b.4) Erregistro gaietan lagun tze ko bulegoetan.

b.5) Indarrean dauden xedapenek ezartzen duten beste edozein lekutan.

Informazioa osorik:

OINARRI ARAUTZAILEAK_Udaltzain laguntzailea