Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Herrerieta eta Balentziaga kaleak lotuko lituzkeen igogailu berriaren aurreproiektua idatzi du Udalak.

martxoa / 13, 2025

Getariako Udalak 2020an Irisgarritasun Plan berria idaztea bukatu zuen. Plana idazteaz Ikersarea Irisgarritasun – aholkularitza arduratu zen eta herriko kale eta eraikin publikoak aztertu zituzten, han eta hemen irisgarritasuna hobetzeko egin zitezkeen esku-hartzeak proposatuz.

Txostenean plantetutako lanek herritarren bizi-kalitatea hobetzea bilatzen dute eta horretarako Udalak leku publikoetan modu mailakatuan burutu beharko lituzkeen lanak aurreikusten dira.

Hamarnaka zereginen artean Herrerieta eta Balentziaga kaleak modu irisgarrian lotuko lituzkeen igogailu bat eraikitzearen beharra jaso zen. Igogailu hori jartzeko leku egokia J.A. Agirre Lehendakariaren plaza eta Euskaltxeta eraikinaren ingurua izan zitekeela aurreikusten du txostenak.

Getariako Udalak, eta Euskaltxetan egingo diren alokairuzko etxebizitzen prozedura martxan jarri denez, Igogailua eraikitzeko aurreproiektua idazteko momentua zela pentsatuz Krean Ingeneritzari esleitu zizkion idazketa lanak. Hauek inguru horretan igogailua altxatzeko egon daitezkeen aukerak aztertu eta baloratu dituzte.

Orokorrean bi aukera begiratu dituzte. Lehena Herrerieta 21eko eraikinaren ezkerraldean dagoen zoru publikotik abiatuko litzatekeena eta bigarrena, eraikinaren eskuinean, eskailera publikoak dauden horretan dagoen tartetxoan. Ezkerrekoan, eta aukera dagoenez, bi aukera egongo ziren: Igogailu bat 3 geldiunekin edo bi igogailu desberdin. Eskuinekoan bi igogailu jartzeko aukera bakarra dago.

Krean ingeneritzak aukera guztiak aztertuz, eta puntuazio sistema baten laguntzarekin, igogailu bakarra 3 geldiunerekin aukeraren aldeko proposamena egin du.

Hemen duzue ideia bat egiteko osatu den bideoa.

 

Aurrekontu aurreikuspen bat ere egin du Krean-ek: 988.704, 87€takoa. Baina hau proiektoan zehaztu beharko da besteak beste “hainbat (%20)” kontzeptuaren barruan 107.288,80€ gordetzen baititu.

Jaurlaritza sustatzen ari den Euskaltxetako etxebizitzen egitasmoa aurrera doa. Etxeak eraikitzeko proiektuaren idazketarekin batera igogailuaren proiektua idaztea izango da Udalak egingo duen urrengo urratsa.