Getariako Udaleko Udaltzain Laguntzaileen lan-poltsa eratzeko prozedura bertan behera utziko da.
urtarrila / 16, 2025
Urtarrilaren 14an, Udaleko Udaltzain laguntzaileen lan-poltsa eratzeko prozedura izena emateko epea ireki zela aditzera eman zen.
Udaltzaingoaren Segurtasuna koordinatzeko Zuzendaritzatik aditzera eman zaigu Getariaren kasuan (Udaltzaingo-zerbitzua dugulako) ezin dela horrela izan deialdiak ez duelako betetzen Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretua.
Beraz, deialdia bertan-behera geratzen da. Datozen egunetan argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia.
Udalak sortutako eragozpenak sentitzen dituela adierazi nahi du.
