Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Euskararen kontra hartu diren neurriak salatzeko Udalaren adierazpena eta manifestaziora joateko deialdia

urria / 27, 2023

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu dituen Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretuaren hainbat artikulu direla eta, Getariako Udaleko Udal Taldeak adierazpen bat egin du, eta Udal taldea osatzen duten bi alderdietako bozeramaileek sinatu dute.

Hona hemen adierazpena: Adierazpena

Euskararen kontra hartu diren neurriak salatzeko manifestazioa deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak, azaroak 4an izango da Bilbon 17:00etan, eta Euskalduna Jauregitik hasiko da. Getariatik autobusa antolatu dute Artzape eta Getariako Udalak.

Autobusaren izen ematea:

  • Turismo bulegoan edo Artzaperen telefono zenbakira idatzita (688 716 609)
  • Izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa
  • Autobusaren kostua 5€ (egunean bertan ordainduko da)