Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Getariako HAPOaren Aurrerakina auzoetan aurkeztuko da irailean.

iraila / 02, 2026

Getariako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) Aurrerakina aurkezteko bi ekitaldi ireki egingo dira Miako eta Askizuko auzoetan.

Getariako Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) Aurrerakina auzotarren aurrean aurkeztuko du irailean, herriko auzoetako bizilagunek dokumentuaren edukia ezagutu eta prozesuan parte hartzeko aukera izan dezaten.

Horretarako, bi ekitaldi ireki antolatu dira. Lehenengo saioa irailaren 7an, astelehena, 20:00etan, izango da Miako Artelatz Elkartean. Bigarren aurkezpena, berriz, irailaren 10ean, osteguna, 20:00etan, egingo da Askizuko San Martin Elkartean. Bi saioetan HAPOaren Aurrerakina aurkeztuko da, eta dokumentua lantzen ari diren Santi Peñalba arkitektoa eta Iñigo Peñalba arkitekto doktorea izango dira aurkezpenaren arduradunak. Haien eskutik, Aurrerakinaren edukia eta proposamen nagusiak azalduko dira, eta auzotarren zalantzak eta ekarpenak jasotzeko aukera izango da.

Ekitaldiak irekiak izango dira auzotarrentzat, eta Udalak herritarren parte-hartzea sustatu nahi du Getariaren etorkizuneko hiri- eta lurralde-antolamendua definituko duen prozesuan.

HAPOa Getariaren datozen urteetako garapena eta antolamendua zehazteko oinarrizko tresna izango da. Horregatik, Udalak garrantzitsutzat jotzen du dokumentuaren berri herritarrei gertutik ematea eta auzoetako bizilagunen ikuspegia eta ekarpenak prozesuan txertatzea.

Auzotar guztiak gonbidatuta daude aurkezpenetara.