Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Pobrezia energetikoaren azterketa Urola Kostan

urria / 24, 2022
Argazkia: Lehior Elorriaga.
Argazkia: Lehior Elorriaga.

Urola Kostako Udal Elkarteak (Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaia) eskualdeko energia plana garatu zuen 2021ean. Energia plan horretan eskualdeko pobrezia energetikoaren inguruko azterketa bat egiteko beharra identifikatu zen, besteak beste. Hori dela eta, 2022an, Gipuzkoako Foru Aldundiko hitzarmenaren baitan, pobrezia energetikoaren azterketa egiteko ECOSERVEIS enpresa kontratatu da.

Azterketa horren baitan, inkesta bat garatu da eskualdeko pobrezia energetikoaren ahalik eta “argazkirik” errealena eskuratzeko. Inkestaren helburua da Urola Kostako biztanleek energia-behar oinarrizkoak modu bidezkoan asetzeko duten gaitasunari buruzko egungo informazioa biltzea, eskualde mailako ekintza-plan bat diseinatzeko.

Getariako Udalak, Udal Elkarteko kide bezala, Getariarrak inkesta betetzera gonbidatu nahi ditu. Hemen daukazu GALDETEGIA

.

Animatu!