KIROLDEGIKO IKASTAROAK URRIAN HASIKO DIRA
Udarako oporrak pasa dira, eta bueltan dira berriz ere Kiroldegiko ikastaroak. Kiroldegia irailak 1etik irekita badago ere, ikastaroak urritik aurrera hasiko dira.
Gazteentzat Judo, Kempo-Kai, Gin-Jazz, Krossfit eta Eskalada eskainiko dira. Helduentzat berriz, Yoga, Pilates, Spinning, Kempo-Kai, Judo, Krossfit, Salsa, Batxata eta Fitness. Eta azkenik, 3. Adinekoentzat Pilates eta Adin-Bizi ikastaroak izango dira. Ikastaro hauetaz gain, Sauna, Lurrun gela eta Hidromasaje instalakuntzak ere erabilgarri egongo dira, baita gimnasio eta gainontzeko instalakuntzak ere.
Ikastaroetan apuntatzeko kiroldegian bertan edo telefonoz eman beharko da izena.
Azken asteetan Kiroldegian Krossfit gunea sortu da, interesa duen edonork ate irekietan ikusteko aukera izango du: irailak 25 eta 27.