HAITZE PASABIDEAREN PROIEKTUA EGITEKO ESLEIPENA MARTXAN DA
Aitzeko pasabidearen obra egikaritzeko esleipenari hasiera eman zaio 2022ko otsailaren 14an publikatutako iragarki bidez.
Getariako Haitze kalean obra eta urbanizazioa burutzeko izango da obra hau. 257.164,15€-ko aurrekontua du (BEZ gabe) proiektuak osorik.
Enpresa hautatzeko esleipena martxoan egingo da eta bi loteetan burutuko da:
1.LOTEA: Hirigune historikoaren mendebaldeko hegalean obrak egitea egoera hobetzeko eta erabilera publikorako eta lekuaren balioa nabarmentzeko baldintza egokiak ahalbidetzeko.
Ikerlur enpresak idatzitako obra proiektua kontuan izanik.
2. LOTEA: Urbanizazioa. Manu Arruabarrena, Santiago Peñalba eta Iñigo Peñalba arkitektoek idatzitako urbanizazio proiektuan oinarrituta.
Esleipen publikoa bi egunetan izango da; lehendabizi, A GUTUNAZALA Martxoak 14an irekiko da eta B GUTUNAZALA Martxoak 21ean. Horren ostean, enpresa esleipedunek 4 hilabeteko epean burutuko dituzte lanak.