Gaur aurkeztu da Aizarnazabal, Getaria eta Zestoako Udalen artean martxan jarriko den zerbitzua.
Hiru Udaletako Alkate eta Gizarte – Ongizateko zinegotziek parte-hartu dute Zestoan egin den agerraldian. Bertan zera adierazi da:
Gizarte zerbitzuetako euskal sistema erantzunkizun publikoko arreta sare publiko eta antolatua da eta bere xedea norbanako, familia eta talde guztien gizarteratzearen, autonomiaren eta ongizatearen alde egitea da.
Norabide horrertan, Gizarte nahiz hezkuntza arloan eskuhartzeko eta arreta psikosoziala eskeintzeko programari dagokionez, bazterkeria arrisku arin edo moderatuan dauden adinekoak eta adintxikikoak artatzeko zerbitzua hobetze aldera, hiru herrien arteko lankidetza martxan jartzea erabaki dugu.
Udalerri txikietan zerbitzu honen garapenak zailtasunak izan ohi ditu eta tradizionalki, kasuan kasuko banakako kontratazioak egin izan ohi dira, horrek suposatzen duen muga eta arazoekin. Ondorioz, gabezi honi erantzuna eman nahian, herri txikietako esperientziak partekatu eta sinergiak sortzeko aukera ahalbidetu da. Zestoa, Getaria eta Aizarnazabalgo udal teknikariek bertako partaide izanik, zerbitzu honen garapena bideratzeko lanketa bateratu bat egitearen aukera ikusi da, hiru udalerrrietako errealitate sozial eta arazo sozialen antzekotasuna kontutan hartuaz.
Helburua, bazterkerian aurkitzen diren pertsonak:
- Autonomiaz moldatzea, gizarteratzea eta familia eta komunitate inguruneko bizikidetza egokia bultzatuko duten gaitasun pertsonalak, familiarrak edo taldekoak eskuratzea eta garatzea da.
- Ohitura, portaera pertzeptzio, sentimendu eta jarrera desegokiak egokiagoak direnagatik ordezkatzea.
Horretarako jarrerak, gaitasunak, jakintzak, irizpideak, jarraibideak eta trebetasunak landuko dira, aurrez aztertutako egoera pertsonal edo familiarrak dituzten beharren arabera.
Zerbitzu hauek erabiltzaileen bizilekuan bertan emango dira, etxeko hezkuntza eta familiaren gaineko oinarrizko eskuhartzeen kasuetan; kale heziketa edo gizarte eta kultur arloko bitartekaritza aldiz, ingurune komunitarioan emango da.
Zerbitzu honen kontratazio publikoa amankomunean lizitatuz, hiru udalerrrietako zerbitzua enpresa berak ematea komenigarria eta onuragarria kontsideratu da, lantalderako eta bestelako proiektuak ere gauzatu ahal izateko, hala nola, prebentzio komunitarioa.
Aurrez, hiru udalerrek sinatutako hitzarmenean zehaztapen guztiak jasoko dira eta lehen kontratazioa Zestoako udalak tramitatuko du.