FakturaBai tresnaren erabilpenerako prestakuntza
FakturaBAI Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak jaulkitzeko Gipuzkoako pertsona eta erakundeen eskura jartzen duen doako web aplikazioa da. Urola Kostako Udal Elkarteak aukera eskaini nahi die TicketBai sisteman sartzera behartuta dauden negozioei tresna hau ezagutzeko eta bere erabilpena ikasteko.
Erakunde onuradunak -Ekintzaileak Beti ere, era esklusiboan merkataritza edo eta ostalaritza alorrean ez badira aritzen.
Taldeko saioen ondoren, parte-hartzaileek banakako tutoretza-saio bana izateko aukera izango dute. Horretarako, Udal Elkartearen instalazioak izango dituzte eskura, dagokion eskaera egin ondoren.
Bide batez, mezu honen bidez gogorarazi nahi da kenkariak eskuratu daitezkeela Ticketbai-ra egokitzeko egin beharreko inbertsioengatik (ordanagailuak barne). Kenkari horien zenbatekoa handiago da borondatezko epean bat eginez gero TicketBai sistemarekin. |