Euskararen Nazioarteko Eguna eta Udalaren adierazpena
abendua / 03, 2023
Gaur, Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Egunean eta Getaria herri euskaldun bat den heinean, Udalak ondorengo adierazpen instituzionala sinatu du.
Adierazpenak dioen bezala bi konpromiso ezagutarazi nahi ditu:
- Euskararen biziberritzean eta herritarren hizkuntza eskubideen defentsan eredu eta bide-urratzaile izateko konpromisoa.
- Euskarak ezinbestekoa duen lege-babesa lortzeko lanean gainerako erakundeen eta eragileen bidelagun izateko konpromisoa.