Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

ESKAILERA MEKANIKOETAN HOBEKUNTZA LANAK

azaroa / 01, 2023

Lormendi aldapako eskailera mekanikoak ezarri zirenetik urte asko pasa dira. Denbora horretan mantenu lanak egin badira ere, hainbat hobekuntza egin behar zaizkie. Hobekuntza lanek 67.464,23 euroko aurrekontua dute eta hainbat fase eta momentutan egingo dira. Beraien mantenuaz arduratzen den Orona enpresak aurreko urtean esku-hartze batzuk egin zituen eta orain bigarren batzuk egitera doa.

Bigarren fase honetako lanak lehen eskailera mekanikoetan egingo dira eta besteak beste, eskubanda berrituko da. Eguraldiak laguntzen badu lanak azaroaren 6an hasiko dira eta 18an amaitzea aurreikusten du enpresak. Oronatik Udalari aditzera eman zaionez bi egunez erabili ezinik egongo dira eskailerak eta gainuntzeko egunetan, lanak egin ahal izateko, egunez geldirik eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera martxan jarriko dituzte.