Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Covid19aren pandemia dela eta 2020ko udako Getariako Hondartza Plana

ekaina / 16, 2020

Ast, 10/06/2020 – 11:33

Covid19aren pandemia dela eta 2020ko udako  Getariako Hondartza Plana-

GETARIAN HONDARTZA IREKIAK ETA SEGURUAK

Aurtengo egoera bereziak hondartzetan ere eragina izan du. Getariako Udalaren asmoa da gure hondartzak irekiak izatea jendearen seguratsuna bermatuz; horretarako,  Gurutze Gorria eta Foru Aldundiarekin elkarlanean ondorengo kudeaketa plangintza egin du.

La situación especial de este año también ha afectado a las playas. El Ayuntamiento de Getaria pretende que nuestras playas sean abiertas garantizando la seguridad de las personas, para lo cual ha realizado el siguiente plan de gestión en colaboración con Cruz Roja y la Diputación Foral.

 

  1. SARRERA – IRTEERAK:

a.    Sarrerak eta irteerak beti leku berdinetik eta norabide berdinetik egiteko adierazita egongo da.

b.   2 metroko distantziak bermatzen ez dituzten sarrerak itxita egongo dira.

  • Malkorben, hondartzaren erdiguneko eskailerak.

    Gaztetape hondartzan, medebaldekoa .

 

  1.  EREMUAK:

    1. Malkorbe hondartza bi eremutan banatuko da: A eremua, hondartzaren iparraldean eta B eremua hegoaldean. >>

    2. Gaztetape hondartzan berriz eremu bakarra izango da.

 

  1. AFOROA: Bi hondartzetan aforo muga ezarri da. Aforo kopurua Foru Aldundiak eta AZTIk ezarri ditu eta  segurtasun baldintzak bermatzen ditu.

    1. Malkorbe hodartzako A eremuan 802 pertsona eta B eremuan 728  pertsona. Gaztetapen berriz aforoa gehienez 500 pertsona marearen arabera

    2. Foru Aldundiak eta AZTIk garatutako aplikazioak jakin-araziko du hondartza bakoitzeko eremuetan uneko aforo maila.

    3. Aforoen egoera bideokameraz kontrolatuko da eta bai kudeaketaren bai hondartzen erabiltzaileek,  informazioa denbora errealean mugikorreko aplikazioan izango dute, uztailaren 1etik aurrera.

  1.   KUDEAKETA:

    1. Eremu batean aforoa gainditzen denean aplikazioan gorriz agertuko da.

    2. Aforoa gainditzean, eremuko sarrera udaltzainek itxi egingo dute eta semaforoa berdea ipini arte hondartza itxi egingo da.

    3. Hondartza barruan 2 metroko tartea mantentzea derrigorrezkoa da.

    4. Hondartza barruan 15 pertsona arteko taldeak elkarrekin egotea posible da.

    5. Pilaketak ekidin eta hondartzaren antolamendurako udaltzain laguntzailea egongo da, eta sorosleen eta udaltzainen laguntza izango du.

 

  1.  HONDARTZAKO EGONALDIA:  Hondartzan bainatu, ur-jolasak egin, eguzkia hartu, paseatu eta baimendutako gunetan kirola egin daiteke.

 

  1. BAINU EGOKITUA: aurten ere bainu egokitua izango da egoerak eskatzen dituen segurtasun protokolak ezarriko dira.

 

  1. DUTXAK eta KOMUNAK:

    1. Dutxak, seguratsun distantziak bermatzen dtuen tartearekin ipiniko dira.

    2. Komunak irekita egongo dira,  gel-az hornituta eta 10:00etatik 19:00etara, 3 orduro garbituko dira.

 

  1. INFORMAZIOA: neurriak gogora arazteko Foru Aldundiaren panel informatiboak ipiniko dira hondartza sarreran eta barruan. Tarteka, megafonia zerbitzutik, oinarrizko neurriak azpimarratuko dira.

 

Azkenik, jendeari deia egiten diogu ezarritako neurriak bete eta arduradunen lana  errespetatzeko eta Getariako  hondartzetaz modu arduratsu eta osasuntsuan gozatzeko.