BADATOZ EUSKAL JAIAK, EKAINAREKIN BATERA AURTENGOAN!
Euskal Jaiaren eguna maiatzeko azken larunbatean ospatzen den arren, asteburu berean Udal hauteskundeekin bat egin duenez, aurten astebete geroago ospatuko ditugu, ekainaren 3an.
Euskal Jaia2023_egitaraua
GETARIAKO EUSKAL JAIA
EKAINAK 1, osteguna
19:00etatik 21:00etara IRRINTZIA … EZAGUTU, PRAKTIKATU ETA IRRINTZILARI BIHURTU, TRANSMISIOA BERMATUZ. Iturzaeta aretoan.
- 19:00etan ‘ERRAIAK’ DOKUMENTALAREN PROIEKZIOA ETA SOLASALDIA. Kobazuloetatik datorkigun oihua. Entzun, sentitu eta kantatu egiten duguna. Hitzik gabeko hizkuntza.
Zuzendaria: Ekain Martinez de Lizarduy.
- Ondoren IRRINTZI TAILERRA, Amaia Garcia Uriondorekin.
Ordubeteko praktika.
Ikastaroaren helburuak honako hauek dira: animatzea, gero eta gehiagok adierazpide hau hartu eta erabil dezan; oihu honi buruzko ezagupenak ematea; nork bere soinua hobetzea eta ondo pasatzea.
Matrikula doan, aurrez izena eman behar da.
EKAINAK 2, ostirala
Herriko frontoian, Gure Txeru Dantza Taldearen DANTZA EMANALDIA.
18:30ean Haurren dantza emanaldia.
22:00etan ‘ZAHARRETAN BERRI’ dantza ikuskizuna, gure txeru helduen dantza taldearen eskutik.
Musikariak: Pepita Enbil Musika Eskola, Getariako Musika Banda, Gazte Alaiak txistulariak.
EKAINAK 3,arunbata “EUSKAL JAIA”
Goizetik, TXISTULARI, TRIKITILARI eta PANDEROJOLEK esnatuko gaituzte euskal giroan.
- 09:00ean, Gazte Alaiak taldeko txistulariak abiatuko dira.
- 10:00etan, Musika Eskolako trikitilari eta pandero joleak izango dira.
11:30ean Musika eskolako TRIKITILARI HAURRAK, alde zaharrean kalez kale eta plazan.
12:30ean Plaza dantzak, ‘GAZTE ALAIAK’ txistulariekin, plazan.
Bitartean, MIKRO IREKIA IRRINTZIAK BOTATZEKO. Irrintzi onena sarituko da.
13:30ean Larrain Dantza, plazan.
17:00etan ARRAPALADAN taldearekin TRIKI KALEJIRA.
19:00etatik aurrera, KANTU-JIRA ‘TABERNA IBILTARIA’rekin.
22:30ean ERROMERIA, BIDE BATEZ Taldearekin, plazan.
Eta … Saralegi taloak, Zampano garagardoa Km0, … frontoian.