Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Amaitu da Getariako alde zaharreko hirigintza obren lehen fasea (Elkano, Aldamar eta Nagusia kaleak)

uztaila / 15, 2021

Bigarren fasea (San Roke eta Iribarrena kaleak) 2022 urtean burutuko da.

EKINTZEN HELBURUAK:

 

1-Irisgarritasuna hobetzea.

Getariako Alde zaharreko irisgarritasun hobetzeko lanak burutzen ari da Getariako Udala. Horretarako 2.020an idatziriko irisgarritasun planean hainbat jarduketa aurreikusten dira.

Lan hauen helburua, gaur egun dagoen harrizko adokinak sortzen dituen oztopoak gainditzeko, 80 zm.ko zabalera duen gune lau eta jarrai bat egokitzea da.

Irisgarritasun planak, kale guztietan zoladura aldatzea aurreikusten du. Dena den, Getariko alde zaharra babestuta dagoenez eta eremu arkeologiko izendapena duenez, Udalak, daukan estetika mantentzea lehenetsi du, baina irisgarritasuna hobetzeko beharrezko pausoak emateari uko egin gabe.

 

2- Herriaren memoria historikoa errekuperatzea.

Herriko harresi zaharraren trazatua pasatzen zen tokian, zoladura aldatu da. Obrak zirauen bitartean, udaletxe aurrean ere, harresia trazatua errekuperatzea erabaki da. Eta hiru oroimen plaka ezarri dira. Kale Nagusian eta Katrapona plazan, “Getariko harresia” izenarekin; Elkano kalean Herriko sarrera nagusia bertan zegoela gogoraraziz.

3- Obraren likidazioa

Obra Art eraikuntzak SL enpresari esleitu zitzaion eta bi hilabeteko iraupena izan du.
Proiektuko aurrekontua: 112.157,38 €
Esleipena: 103.288,01 €
Obrako kitapena:115.058,85 €

4-Ur-horniduraren azpiegituran hobenuntzak.

Udalaren obra aprobetxatuz ur-hornidura sarean hobekuntza batzuk egin dira.