Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Alde zaharreko zenefak ipintzeko

apirila / 01, 2021

Ost, 01/04/2021 – 10:43

Alde Zaharreko hobekuntzarako bi lanketa hasiko dira

  • ZENEFA

Elkano, Arnao Generala eta Aldamar kaletako irisgarritasuna hobetzeko zenefa ipintzeko lanak hurrengo asteartean, martxoak 6an, hasiko dira.

Lan hauen helburua, gaur egun dagoen harrizko adokinak sortzen dituen oztopoak gainditzeko, 80 zm.ko zabalera duen gune lau eta jarrai bat egokitzea da.

AURREKONTUA

Obraren aurrekontua 103.288,02 €. (BEZ barne) da eta lanak egingo dituen enpresa Art Eraikuntza S.L. izango da.

Hobekuntza hauek 2.020an idatziriko irisgarritasun planean jasotako lanketak dira.

  • GETARIAKO HARRESIAREN BERRESKURAPENA

Bide batez, herriaren memoria historikoa errekuperatzeko bidean, herriko harresi zaharraren trazatua pasatzen zen tokian, zoladura aldatuko da.

  • OBREN IRAUPENA:

Lanen hasiera apirilak 6, amaiera ekainak 30 eguraldia lagun.