Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

2022 urteko behin behineko ordenantza fiskalak onartu ditu Getariako Udalak

iraila / 30, 2021

Asteratean egindako ohiko osoko batzarrean onartu ziren EH Bilduren baiezko bozka eta EAJren abstentziorekin.

Indarrean dauden ordenantzei dagokienez, honako aldaketa hauek egin dira:

  • Ohiko bizilekua ez delako errekarguarengatik aldaketak eskatutako dokumentazioan dohakotauna duten kontratuek eta prezio sinbolikoa dutenek dunek ez dute balioko.
  • Industria eta 3.sektoreko ondasun higiezinek 0,2345%tik 0,35%rako igoera izango dute; eskualdeko beste herriek duten parametroetara gerturatuz.
  • %50eko hobaria ibilgailu elektrikoei eta %15 hibridoei
  • %1,5 igoera izango dute ondorengoak: Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergak, Agirien luzapenak, Udal jabari publikoaren erabilera tasak, Zerbitzu Publikoak eskaintzeagatiko tasak, taxien baimenak, Azoka zerbitzuagatiko tasa, hilerriko zerbitzuen tasa, musika eskolako eta antzerako ikastaroen tasak. Kalkuluaren oinarria herrialdeko tokiko administrazio publiko gehienek oinarri moduan hartu duten %1,8ko igoerari iazko %-0,3ko jeitsierako diferenfziatik zehaztu da.
  • Eskualdeko herrien parametroetara gertutatzeko hirilurraren balioaren gehikuntzaren gaineko zergan aldaketa (lehen 5,3 % eta orain %9)
  • Udal arkitektoen irizpide teknikoa jarraituz, hirigintzan ematen diren baimen, espediente, lizentzia eta bestelkoetan zehaztapen gehiago eta progresitibitatearen irizpideak ezarri dira eta era berean tasa berriak sortu dira obraren aurrekontuetan; hauetan ere progresi itatearen irizpideak aplikatzen delarik. Oinarri hauek Zarautz, Legazpi, Orio edo Zumaia bezalako herrietako ereduetatik eratorrik dira.
  • Egungo egoerara moldaketak: Tanatorio zerbitzuan egun bateko tasa sortu, grabaketetarako egun erdiko tasa sortu, faxen tasak kendu,

GAOn argitaratzen den egunetik 30 lan eguneko epean alegazioak jarriko ahal dira, edozein herritarrek eta ondoren alegazio horiek lantzeko beste batzorde eta plenoa egin osetan behin etiko onarpena emango da.