Eskuragai turismo bulegoan kultura poltsa
otsaila / 05, 2025
Eraman ezazu kulturaz beteriko saskia
Getariako Turismo Bulegotik, gure herriko kultura eta historia zuekin partekatu nahi dugu, liburu eta musika aukeraketa berezi batekin.
Zer aurkituko duzu zure saskian?
- Iturritxiki (euskaraz edo gazteleraz)
- Ángel Gorostidi eta Guelbenzuren: Getariako albisteak (elebitan)
- Primus Circumdedisti Me (DVD) – Elkanoren Lehorreratzearen bideoa.
- Biga (CD) – Itsas ertzeko euskal soinuak.
📍 Non? Zarautz Jauregian- Getariako turismo bulegoan
Astearterik larunbatera: 09:00 – 13:00
Igandea: 10:00 – 14:00
Agortu arte
Murgildu gure historian, gozatu musikaz eta literaturaz, eta eraman Getariaren zati bat zurekin. Ez geratu zure poltsarik gabe!
