Heriotzaren gaia errespetuzko giroan, elkar entzunez eta konfiantzazko espazio seguru batean elkarbanatzeko aukera ederra. Norbere heriotza barneratzeko tresnak landuko ditugu, dolu prozesuaren inguruko dinamikak egin eta bakoitzaren kexka, egonezin eta ibilbide pertsonalerako baliabideak garatuko ditugu. Beti ere heriotza, bizitzaren parte bezala ikusiko dugu eta bizitzan jarriko dugu fokua. Bizitza, galtzeko eta joaten uzteko artea omen da. Beraz agurtzen naizenean, berriarentzako lekua uzten dut. >>>>>