Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

BATZAR NAGUSIA ERATZEKO ETA LEHENDAKARIA ETA LEHENDAKARIORDEA HAUTATZEKO BILKURA EGIN DA

uztaila / 12, 2023

Astearte honetan, Uztailak 12, 19:30etan Getariako Udal talde berriaren lehenengo ohiko bilkura egin da. Bilkuren aldizkakotasuna, informazio batzorde iraunkorren osaera eta lehendakaritzak, alkatetzaren ordainsariak, udal ordezkarien izendatzea bozkatu dira besteak beste.

Ondoren ikus daitezke bilkuran bozkatutako puntu desberdinak:

1. Osoko bilkuren ohiko bilkuren aldizkakotasuna.

  • Bi hilabetean behin (normalean azkeneko asteartetan)

Irizpenaren onarpena: 11 aldeko boza (6 EH Bildu eta 5 EAJ)

2.- Informazio batzorde iraunkorren sorrera, osaera eta lehendakaritza. Derrigorrezkoak dira 5.000 biztanletik gorako udalerrietan. Biztanle kopuru hori edo txikiagoa duten biztanle kopuruetan, soilik osoko bilkurak erabakitzen badu edo Udal Antolaketako Erregelamenduan jasotzen bada.

  • 9 Informazio Batzorde osatuko dira:
    • Berdintasuna, partaidetza eta etorri berriak (aniztasuna): Ane Loidi
    • Gizarte Zerbitzuak: Ane Loidi
    • Hezkuntza: Jaione Larrañaga
    • Hirigintza, zerbitzuak eta ingurumena: Haritz Alberdi
    • Kirola: Ekaitz Esteban
    • Kultura eta Euskara: Ekaitz Esteban
    • Ogasuna eta kontuetarako berezia: Eneko Esteban
    • Turismoa, merkataritza eta ostalaritza (tokiko garapena): Haritz Alberdi
    • Gaztedia: Ainitze Gereka
  • Aldizkotasuna: Hilabetean behin. Asteartetan.

Irizpenaren onarpena: 11 aldezko boza (6 EH Bildu eta 5 EAJ)

3.- Alkatetzaren proposamenez, arduraldi esklusiboko eta partzialeko erregimeneko hautetsiak eta horien ordainsariak zehaztea.

  • Haritz (100%): Udal-hitz hitzarmeneko 20. Maila. 3.747,41€ soldata gordina (14 paga). Ekainak 17ko datatik aurrerako indarraldiarekin.
  • Ekaitz (%50): Udal-hitz hitzarmeneko 18. Maila 1.728,58€ soldata gordina (14 paga). Irailak 1 edo urriak 1eko datatik aurrerako indarraldiarekin.

Irizpenaren onarpena: EH bilduren 6 aldeko boza / EAJ-PNVren abstentzioko 5 boza

4.- Bertaratzeen eta kalte-ordainen ondoriozko ordainketen araubidea

  • Asistentzia Batzordeko – Pleno bakoitzeko 65€
    • Asistentzia kontuan izango da bertaratua izan den ala ez kontuan hartu eta ordainketak egiteko
  • Batzordeburu izateagatik hilero 55€

Irizpenaren onarpena: EH Bilduren 6 aldeko boza / EAJren abstentzioko 5 boza

5.- Udal taldeei ordaindu beharreko diru sariak

  • Taldeak: Zinegotziko eta urteko 400€
    • EH Bilduk: 2.400€
    • EAJ: 2.000€

Irizpenaren onarpena: EH Bilduren 6 aldeko boza / EAJren kontrako 5 boza

6.- Behin-behineko langileak: kopurua eta ordainsariak.

  • Baterez.

Irizpenaren onarpena: EH Bilduren 6 aldeko boza / EAJren abstentzioko 5 boza

7.- Udaleko ordezkariak izendatzea erakundeetan

  • MANKOMUNITATEA (ZUZENDARITZA):
    • EH Bildu: Haritz (ordezkoa Ekaitz).
    • EAJ: Aitor (ordezkoa Iosu)
  • UEMA:
    • EH Bildu: Ekaitz + Jaione (ordezkoa Haritz).
    • EAJ: Iosu (ordezkoa Aitor).
  • URAK: Haritz (Ordezkoa Ekaitz).
  • URKOME: Ekaitz (ordezkoa Haritz).
  • EUDEL: Haritz (ordezkoa Ekaitz)
  • UDALBILTZA: Haritz (ordezkoa Ekaitz)

Irizpenaren onarpena: 11 aldezko boza (6 EH Bildu eta 5 EAJ)

8.-Alkateordetzak, tokiko gobernu batzarreko kideak eta alkatetza-ordezkaritzak izendatzeko alkatetza-dekretuen berri ematea.

  • Alkateordeak: Ane Loidi eta Ekaitz Esteban

*Artzaperen irudia