Aho batez onartu ziren gai guztiak.
Atzo egin zen 2025ko lehen Udalbatzarra. Bertan, eta antolaketarako gaien barruan, akta agiriak zerrendatu eta onartu ziren eta ebazpenen berri eman zen.
Segidan Udalbatzarrean lantzeko 4 gaiak azaldu eta bozkatu ziren. EH Bildu-ren 6 bozka eta EAJko 5 aldeko bozkekin onartu ziren guztiak:
1.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Getariako Udalaren arteko hitzarmenaren luzapena onartzea, hala badagokio.
2.- Zarautz Jauregiaren obra arkitektonikoaren 16. lan-ziurtagiria onartzea eta ordaintzea, hala badagokio.
3.- 2025-2027 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa behin-behineko izaerarekin onartzeko irizpena, hala badagokio.
4.- Udaltzaingoko Zerbitzuko Agentearen lanpostua betetzeko hautaketa prozedura Azpeitia eta Zumaiako udalekin batera egiteko, Zumaiako Udalaren aldeko kudeaketa-gomendioa onartzea, hala badagokio.
