Azaroaren 29ko hauteskunde orokorretarako hautesle-errolda kontsultagai dago Getariako Udal bulegoetan.
Urriaren 19ra arte egongo da errolda kontsultatzeko eta datu okerrak zuzentzeko aukera.
Azaroaren 29an egingo diren Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskunde orokorrei begira, hautesle-erroldako zerrendak kontsultatzeko aukera dago Getariako Udal bulegoetan.
Herritarrek beren erroldako datuak zuzenak direla egiaztatu ahal izango dute, bereziki azken hilabeteetan 18 urte bete dituztenek, helbidez aldatu direnek edo aurreko hauteskundeetan identifikazio-arazoren bat izan dutenek.
Kontsulta egiteko, Udal bulegoetara jo beharko da, nortasun-agiria, pasaportea edo gidabaimena aurkeztuta. Urriaren 19ra arteko epea dago izen-abizenak eta helbidea egiaztatzeko, eta datuetan akatsen bat antzemanez gero, dagokion zuzenketa eskatzeko.
Errolda kontsultatzeko, herritarrek Udal bulegoetako herritarren arretarako ohiko ordutegia izango dute: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, eta astelehenetan, 17:00etatik 19:00etara.
Era berean, hauteskunde-egunean botoa zuzenean ematerik izango ez duten herritarrek posta bidezko botoa eskatzeko aukera izango dute, azaroaren 19ra arte.
Udalak herritarrei gomendatzen die erroldako datuak garaiz egiaztatzea, hauteskunde-egunean botoa emateko arazorik izan ez dezaten.


