Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Iturzaetako Haur Hezkuntzako atarian jolas berriak jarri dira.

iraila / 25, 2026

Udan zehar hainbat hobekuntza-lan egin dira eskolan, eta orain eskolako txikiek jolasteko eta gozatzeko aukera berriak dituzte.

Udaran zehar egindako lanen ondoren, atzo eta gaur jolas berriak ezarri dira Haur Hezkuntzako patioan. Nagusiena Robiniazko egurrez egindako itsasontzia da, malgukien gainean. Horrez gain, oreka eta koordinazioa lantzeko egurrezko hainbat jolas-elementu ere ezarri dira, irudian ikus daitekeen bezala.

Jolas berrien bidez, txikiek mugimendua, oreka, koordinazioa eta irudimena lantzeko aukera izango dute, jolasa eta ikaskuntza uztartuz eta beste haurrekin partekatzeko espazioak sustatuz.

Jolas berriez gain, Haur Hezkuntzako patioaren zoladura ere berritu eta hobetu da, inpaktuen aurkako babes-geruza berria ezarriz.

Lan hauek egiteko 11.998 euroko inbertsioa egin da, BEZa barne.

Eskolako espazioak hobetzen jarraitzea Udalaren helburuen artean dago, ikasleek egunerokoan erabiltzen dituzten instalazioak seguruak, atseginak eta haien beharretara egokituak izan daitezen.

Orain, Haur Hezkuntzako txikiek jolas berriak probatu eta gozatzeko unea dute!