Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00
Bikain ziurtagiria logoa

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Kursaalera joateko autobus zerbitzua Getariatik

martxoa / 24, 2026

Kursaala Eskura ekimenaren baitan, Kursaal Eszenak Le Ballet de l’Opéra du Capitole de Toulouse | “Sémiramis / Don Juan” emanaldira joateko doako autobus zerbitzua jarri du Getariatik.

Apirilaren 12an, igandea, izango da 19:00etatik hasita. Getariatik autobusean joan nahi dutenek aurrez egin beharko dute erreserba 943 140957 telefonora deituta edo infoturismo@getaria.eus helbidera idatzita. Erreserbak martxoaren 30era arte egin ahalko dira, eta autobusa 17:50ean aterako da autobus geltokitik.

Kontzerturako sarrera, berriz, norberak eskuratu behar du hemen.