Euskararen kontra hartu diren neurriak salatzeko Udalaren adierazpena eta manifestaziora joateko deialdia
urria / 27, 2023
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu dituen Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretuaren hainbat artikulu direla eta, Getariako Udaleko Udal Taldeak adierazpen bat egin du, eta Udal taldea osatzen duten bi alderdietako bozeramaileek sinatu dute.
Hona hemen adierazpena: Adierazpena
Euskararen kontra hartu diren neurriak salatzeko manifestazioa deitu du Euskalgintzaren Kontseiluak, azaroak 4an izango da Bilbon 17:00etan, eta Euskalduna Jauregitik hasiko da. Getariatik autobusa antolatu dute Artzape eta Getariako Udalak.
Autobusaren izen ematea:
- Turismo bulegoan edo Artzaperen telefono zenbakira idatzita (688 716 609)
- Izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa
- Autobusaren kostua 5€ (egunean bertan ordainduko da)