Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

GETARIAKO UDALAK EUSKALTXETAN ALOKAIRUZKO ETXEAK ERAIKITZEKO HITZARMENA SINATU DU

maiatza / 12, 2023

Getariako Udalak azken Udalbatzarrean egin bezala, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak apirilaren 18an onartu zuen Getariako Udalarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena ematea, Getarian zuzkidura-bizitokien sustapena ahalbideratzeko. Gaur jaso du Udalak behin-betiko lankidetza-hitzarmena.

Bi erakundeen onarpena eta gero orain aldeek lankidetza-hitzarmena sinatu behar dute. Gaur Getariako Udalaren izenean, Haritz Alberdi Arrillaga alkateak lankidetza-hitzarmenean bere sinadura jarri du eta Jaurlaritzari helarazi dio Lurralde plangintza, etxebizitza eta garraio Sailburuak berdina egin dezan.

Lankidetza-hitzarmenak honen sinadurarekin Euskaltxetan alokairu sozialeko etxeak eraikitzeko urrats garrantzitsua eman da. Izan ere, gogorarazi behar da 20 bat bizitoki egongo zirela Euskaltxetako altxako den eraikin berrian, guztiak alokairuan eta %40 gazteei zuzenduta, %40 etxerik ez duten herritarrentzat, %10 behar bereziak dituztenentzat eta beste %10 indarkeria matxista jasan dutenentzat.