Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

ARTZAPEKO ALDAPAKO APARKALEKUAK TXURIZ PINTATU DITU UDALAK

apirila / 28, 2023

Getariako Udalak alde zaharreko bizilagunen eskaerari bide emanez aldapan dauden 18 aparkalekuak egoliar bihurtuko ditu. Goiz partean zamalanetako gunea bere horretan mantenduko da baina ordutegitik kanpo bertakoentzat soilik izanik.

Udara garaian getariak bisitarien etorrera handia izaten du eta horrek bertako bizilagunen egunererokoan eragina nabarmena du. 4 hilabete horietan herritarrek ibilgailuz egiten dituzten joan etorriak errazteko herriko hainbat aparkalekuetan bertakoek bakarrik utzi dezakete automobila. Udalak egoliar bihurtu dituen 18 aparkaleku berri hauekin baimendutakoen kopuruak gora egingo du eta bereziki, alde zaharrean bizi diren herritarrei autoa uzteko erraztasuna ekarriko die.

Beraz, herritarrek ekainaren 1tik irailaren 30 arte artzapeko aldapako baimendutako aparkaleku hauek ere izango dituzte babestuta.