Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

AMAITZEAR DIRA HERRIKO HAINBAT PUNTU HOBETZEKO LANAK

apirila / 14, 2023

Aste honetan hasi ditu Getariako Udalak herriko puntu asfaltatzeko lanak. Hala nola, Indauxeko poligonoko sarrera, Aldamarreko garajeen sarrera, San Anton mendiko bidexkako zati bat eta Magallanes kalean herriarena den beste puska bat. Lan hauek amaitzearekin Getariako Udalak amaitutzat emango lituzke aurreikusita zituen esku-hartzeak, guztiak ere herritarren segurtasuna, irisgarritasuna eta goxotasuna hobetzera bideratuak.

Azken asteetan egin diren lanak honako hauek izan dira:

Batetik, Akerregi ibilbidean, eta herritarren joan etorria irisgarri egiteko, espaloi bat egokitu da.

Balentziaga kalean urteetan espaloiaren zati batean koska bat egon da.  Horrek hainbat istripu eragitea ekarri du. Lanak espaloia berdintzean oinarritu dira.

Bestalde, denbora da Erruera kalearen atzean dauden eskailera publikoetako heldulekuak ordoilak janda eta modu arriskutsuan zeudela. Eskaileretako barandilla guztia berritu berri da.

Menditxon, eta inguruari kolore, alaitasun, txukuntasun pixka bat emateko landareak landatu dira.

Aste Santuak hastear zeudela Musika Eskolan, eta bertako irakasleen eskaera bati erantzunez, haur txikienak jarduten diren gelaren zorua berritu du Udalak. Modu honetara lurra eta gelak gozotasunean irabazi du.

Azkenik, Harritarte sarreran eta ibilgailu handiek joan-etorriak zoruak sortutako ondorioak konpondu da. Modu honetara lurraren egoera hobetzeaz gain herritarren joan-etorria seguruago egin da.

Obra guzti hauek aurrera eramateko Getariako Udalak 39.358,36 euroko inbertsioa egin du.