Astelehenean hasiko dira Harritarteko hobekuntza lanak
martxoa / 02, 2023
Ibilgailu handien joan-etorriak Harritarteko aparkalekuko sarreran kalteak eragin ditu. Urtez – urte zoruaren egoerak okerrera egin du eta orain Udalak 4.416, 56 € gastatuko ditu hori konpontzen. Obrak direla eta Harritarteko aparkalekua datorren astelehenetik ostiralera ezingo da erabili. Barkatu eragozpenak.