Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Ondasun Higiezinaren Zergan, familia ugaria izateagatiko hobaria eskaera

urtarrila / 31, 2023

Familia ugariek 2023ko Ondasun Higiezinaren Zergan hobaria izateko eskaera egin beharko dute, udal erregistroan. Eskaera egiteko azkeneko eguna otsailaren 28a da. Inprimakiarekin batera honako dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

  • Familia ugariaren izaera egiaztatzen duen agiria.
  • Zerga bulegoak emandako ziurtapena (ohiko bizilekuaz gain beste inolako higiezinik ez duela egiaztatuz).
  • 2022ko Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kopia.
  • ONDASUN ZERGAREN HOBARIA (FAMILIA UGARIA).