Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Gazteen dirulaguntzak kobratzeko deialdia argitaratu da

abendua / 13, 2021

Gaurko egunez, 2021eko abenduaren 13a, astelehena, argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Getarian bertako gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzen 2022. urteko deialdia. Hementxe testu osoa: Deialdia

ESKERA ORRIA HEMENTXE DESKARGATU: Eskaera orria

Deialdian azaltzen den bezala, eskariak bidaltzeko epea 2022ko urtarrilak 1etik 24ra bitartean egin ahalko da, eta bertan azaltzen da zein baldintza bete behar diren dirulaguntak jasotzeko eta  zein den aurkeztu beharreko dokumentazioa zehatz mehatz.

2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitarteko alokairu gastuak soilik kontuan izango dira, jada ordainduta daudenak. Gainera, alokairu kontratua gutxienez urtebetekoa izan beharko da.

Dirulaguntza hau tramitatu aurretik, ondo egiaztatu beharra dago Gaztelaguneko dirulaguntzak eskatzeko baldintzak betetzen ez direla. Gaztelaguneko laguntzarekin bateraezintasuna dago eta,  hala arautzen baitu Eusko Jaurlaritzaren 2018ko abenduaren 18ko arauak.

Etxebiztiza partekatzen duten baina familia-unitate bat osatzen ez duten pertsona fisikoen eskaeren kasuan (adibidez, lagun arteko pisua):
— Hileko 250 euroko laguntza osoa eskatzai leen artean proportzionalki banatuko da.
— Urteko diru sarreran arabera:
28.000,00 euro gordin urtean (eskatzai le bakarra bada).
35.000,00 euro gordin urtean (bi eskatzai le edo gehiago badira).
— € gordin urtean:
0-15.000: % 75.
15.000,01-21.000: % 55.
21.001-28.000: % 35.
28.000-35.000: % 20.

Deialdia arautzen duen ordenantzan informazio gehiago aurkitu daiteke: Ordenantza

Hurrengo deialdia, 2022.urteko udaran egingo da. 2022ko urtarriletik ekaina arteko gastuak ordaintzek lagunduko dira, momentu horretan berriro ere baldintzak betetzen direla egiaztatzen dutenen artean.