Berdintasun plana osatzeko galdetegia martxan da
iraila / 23, 2021
2021ean Getariako Udalak Getariako emakumeen eta gizonen berdintasun diagnostikoa osatzeko prozesua martxan jarri du Emun Aholkularitzaren laguntzarekin. Prozesu horren baitan, herritar guztiei galdetegi bat luzatu nahi diegu herrian emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko iritziak eta beharrak identifikatzeko.
Galdetegi horretan bildutako informazioa Getariako berdintasun egoeraren argazkia osatzeko baliagarria izango da, bai eta eragiteko eremu nagusiak bistaratzeko ere.
Galdetegia betetzeko bi modu egongo dira: eskuz eta online.
- Eskuz betetzeko udalak triptiko bat buzoneatuko du herri etxe guztietan eta ondoren erantzunak udaleko buzoian edo udalean bertan utzi ahal izango dira.
- Online galdetegiari dagokionez, bide ezberdinetatik zabalduko da: udalaren sare sozialak, whatsappa, etab.
KLIKATU HEMEN ETA OSATU GALDETEGIA
Galdetegia betetzeko epea irailaren 20tik urriaren 8ra bitartekoa izango da.