2021. ordenantza fiskalaren aldaketak onartu dira behin betikoz
Ordenantza fiskala Udalerrian agertzen joan diren beharrei egokitu da, bi moldaketa nagusirekin, biak ala biak Udalbatzaren bitartez bozkatu ostean: https://www.getaria.eus/eu/ordenantza-fiskalak-2/ .
Batetik, TAO zerbitzuaren tasa berria onartu da (langileek pegatina eskuratzeagatik 15,00€ko tasa). 2021eko martxoaren 30ean egindako ohiko Udal Batzarraren bozkatu zen aldaketa hau: aldeko bozak 11, kontrako bozak 0 eta abstentzioak 0 izan ziren.
Bestetik, Udalerrian etxebizitza hutsak detektatzeko egindako bilaketa-lanen ostean topatu diren “traba juridikoei” aurre egiteko moldaketa bat jarri da martxan. Bertan, besteak beste, 0,00€-ko alkilerrak edota prezio sinbolikoa dutenak onartuko ez direla jaso da. 2021eko maiatzaren 25ean egindako ohiko Udal Batzarraren bozkatu zen aldaketa hau: aldeko bozak 6, kontrako bozak 4 izan ziren.
2021eko uztailaren 28an argitartu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, ordenantza fisklaren azkenengo aldaketaren onarpena behin betikoz, behin alegazio zein informazio publikorako epea amaituta.