18 eta 35 urte bitarteko adina duten gazteei etxeizitzak alokatzeko dirulaguntzak emateko ordenantzaren behin behineko onarpena
uztaila / 28, 2021
Iragarkia
Udalbatzarrak 2021eko uztailaren 27an egindako osoko bilkuran hasierako onespena eman zion Getariako herrian 18 eta 35 urte bitarteko adina duten gazteei etxebizitzak alokatzeko diru- laguntzak ematea arautuko duen oinarri arautzaileei.
Toki Jardunbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 21.1. artikuluan xedatutakoaren arabera,
ERABAKI DU:
- LEHENA .- Onartzea Getariako udalerrian gazteek etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza lerroaren oinarri arautzaile orokorrak (ERANSKINA).
- BIGARRENA.- Ordenantza 30 eguneko epean jendaurrean jartzea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo 30 lan-egunetan. Inolako erreklamazio edota iradokizunik jasotzen ez badira, aldaketak behin betiko onartutzat ematen dira. Toki Jardunbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, iragarki honetan eranskin gisa argitaratzen da arau-oinarrien testu osoa.
Administrazio bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hastei hastei .
Hala ere, aldez aurreko izaeraz, Udal honen Osoko Bilkuraren aurrean aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, hilabeteko epean, iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Kasu honetan ezingo da administrazioarekiko auzietako helegiterik aurkeztu berraztertzeko errekurtsoa erabaki arte.
Getaria, 2021eko uztailaren 28a