EUSKAL EZKONTZAREN ANTOLAKETARAKO BILERA DEIALDIA
iraila / 26, 2014
Badira 34 urte Getarian Euskal Ezkontza antzeztu zela, eta ekimen hark arrakasta handia izan zuen herritarren artean. Jendeak orduko oroipen ona dauka oraindik ere; hori dela eta, udaberria aldera, Euskal Ezkontza antolatzea erabaki da. Horrek guztiak lanketa handia eskatzen du, eta beraz, garai hartan bezala, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da. Beraz, Euskal Ezkontzaren antolaketan parte hartu nahi duten herritarrak gonbidatu nahi ditugu, urriaren 1ean, Alondegian, arratsaldeko 20:00etan egingo den bilerara etortzea.