Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Covid19 IBILALDIAK ETA KIROLA

maiatza / 03, 2020

COVID-19k eragindako osasun-krisialdian aire zabalean jarduera fisiko ez-profesionala egiteko baldintzak.

Jarduera fisikoa egiteko baimendutako joanetorriak: kirola eta ibilaldiak.

  • 14 urtetik gorako pertsonentzat, ibilaldiak eta banakako kirola egitea baimentzen da.
  • Ibilaldiak egunean behin egin ahal izango dira, bakarka edo bizikide batekin, kilometro bateko eremuan.
  • Kirola edozein adinekoek 06:00etatik 23:00etara egin ahalko dute udalerriaren mugen barruko eremuan guztian. Egunean behin, banaka eta soilik aire librean. Kirol instalazioak ezin dira erabili.
  • Txirrindularitza: herriko eremua errespetatu, talderik egin gabe eta besteekiko distantziak mantenduz. Jarduera amaieran materiala desinfektatu.
  • Korrika: herriko eremua errespetatu, talderik egin gabe, beste batekin topatuz gero distantzia mantenduz. Jarduera amaieran materiala desinfektatu.
  • Surfa: Gaztetapen surfa egin daiteke. Getariako Surf Elkartearen gomendioak jarraitu.
  • Igeriketa: Igeriketa kirol moduan baimentzen da, bainua ez.

Osasun eta higiene neurriak

  • Pertsonen artean gutxienez bi metroko distantzia mantendu.
  • Eskuak eta erabilitako arropa eta materiala etxean desinfektatu, oinetakoak ere bai.
  • Ahal bada maskarillak erabili.
  • Jendeak elkartzeko eremuak saihestu.
  • BIRUSA IZATEAREN SINTOMA IZANEZ GERO EZ IRTEN KALERA!

 

BOE-A-2020-4767[1]