Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

COVID-19 APARKAMENDU

apirila / 18, 2020

COVID-19AREN KRISIA DELA ETA APARKAMENDU SISTEMA BERRIAREN EZARPENA ATZERATU EGINGO DA

zkeneko Bozeramale Batzordean horrela adostu zuten bi alderdiek.Apirilaren 7an egindako Bozeramale Batzordean adostu zen, aho-batez, Aparkalekuen Ordenantza berriaren ezarpena atzeratzea. Ekainean, udako denboraldia hasteaz batera, ezartzea aurreikusten bazen ere, azkenean ez da horrela izango. Parte-hartze prozesuaren irizpideak jasotzen dituen ordenantzaren zirriborroa eta sistemaren azpiegitura esleitzeko prozesua hasteko prest izan arren, Covid-19ak eragindako egoera konplexu hau dela-eta, Udaleko bi alderdiek ezin izan dute gaiari buruz behar bezala eztabaidatu. Bestalde, mota honetako ordenantzen ezarpenak egoera arrunt batean zer konplexutasun izan ohi dituen jakinik, eta egoeraren bilakaerak herriko hainbat sektoretan eragingo duen ziurgabetasunaz jabeturik, Udalak zuhurtziaz aritzea erabaki du. Horrenbestez, ordenantzaren ezarpena hurrengo denboraldira arte atzeratuko da.Amaitzeko, azpimarratu nahi da Udalak konpromiso betea izaten jarraitzen duela parte-hartze prozesuan adostutako irizpideak jasoko dituen aparkamendu-ordenantza ezartzeko.Oharra: Herrerieta kalea berritzeko lanak aurrera doaz, eta aurreikusitako motoen aparkalekuak ere bai.