Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

2020 urteko udal aurrekontuen likidazioa

maiatza / 29, 2021

Lar, 29/05/2021 – 17:22

  1. Aurreikusitako gastuen exekuzio maila % 93,20koa izan da.
  2. Diru sarreren betetze maila %99,84.
  3. Fondo foralaren murrizketa 200.000 euro pasatxo izan dira; aurrekontu osoaren %10.

Aurreikusitako baino gutxiago izan bada ere, murrizketa horrek nagusiki inbertsioetan izan du eragina. Horren ondorioz udalak gerakinetik kreditu txertaketak egin behar izan ditu hainbat inbertsio gauzatzeko.

  1. Aurrekontuaren egonkortasunari buruz, foru aldundiak ezartzen dituen parametroak Gastu Araua, Defizit Muga eta Zorpetze Maila dira.
  • Gastu arauari dagokionez, pandemia egoeragatik etenda dago.
  • Defizit muga ez da bete; honen arrazoia goian aipatutakoa da. Defizit muga betetzeko diru sarrerek gastuak baino altuagoa izan behar dute (bietan 1etik 7garren kapituluraino).

Hasiera batean arau hau beteko genuke baina pandemia egoerak sortutako diru sarrera murriztean gerakinetik kreditu txertaketak egin behar izan dira.Ala ere defizita gainditzeko gerakin propioa erabili denez, ez da Plan Ekonomikorik egin behar, ezta neurri berezirik hartu ere.. Osoko bilkuran azaltzearekin nahikoa da.

  • Zorpetze maila. %22an dago, baina orain dela aste batzuk 153.000 euroko mailegua kitatu denenz, gaur egun Getariako Udalak duen zorpetze maila %16,10 da (556.812 euro zehazki) legeak ezartzen duen %70eko mugatik oso urrun. Egoera honek etorikizunari begira getariak behar dituen proiektu estrategikoetarako egoera ezin hobean kokatzen gaitu.

5. Gerakina. 2020 urteko gerakina 843.060 euro da.