Udalbatzarrak Potzuaga-gaina eremuaren aldaketari hasierako onespena eman dio
Atzo egin zen ezohiko osoko bilkuran lau gai landu eta bozkatu ziren:
1.- Zarautz Jauregiaren obra arkitektonikoaren 15. Ziurtagiria onartzea eta ordaintzea. Aho batez onartu zen.
2.- 2025. Ekitaldirako taxi tarifak onartzea. Aho batez onartu zen.
3.- Lan poltsak sortu eta kudeatzeko lan-poltsaren behin-betiko onarpena. Aho batez onartu zen.
4.- “H.E. XVIII Potzuaga-gaina” eremuari dagokion Getariako Arau Subsidiarioen aldaketarako hasierako onespena. EH Bilduren aldeko 6 bozkarekin onartu zen. EAJ abstenitu egin zen.
Azken puntu hau, eta herritar eta interesatuen ekarpenak jasotzeko, boletinean agertzen denetik kontatzen hasita jendaurrean egongo da 45 egunez.
Dokumentazio guztia hemen aurki daiteke daiteke.
Udaletxe sarreran ere ikus daitezke planoak.