Larunbatean jarriko da martxan sorospen zerbitzua
Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria, Orio eta Hondarribiako Udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, elkarrekin, gaur aurkeztu dute 2025ko hondartza-denboraldia.
Maiatzaren 22an Gipuzkoako kostaldeko udalok (Mutriku, Deba, Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio eta Hondarribia) eta Foru Aldundiak hondartzetako zerbitzuen finantziaziorako akordioa erdietsita, gaur, adostasun horretatik hondartzen-denboraldi honen nondik-norakoen berri emateko aurkezpena egin da Hondarribiako hondartzan. Bertan parte-hartu dute Gipuzkoako kostaldekok ia alkate guztiek, tartean Haritz Alberdi Arrillaga Getariako Alkateak, José Igancio Asensio Jasangarritasun diputatuak, Maite Peña Zainketa eta Gizarte Politiketako diputatuak, Aitziber Zubillaga Emaus Gizarte Fundazioko zuzendari nagusiak, Antxon Amunarriz Gipuzkoako Gurutze Gorriko delegatu bereziak eta Nuria Vegas Garbera merkataritza-guneko kudeatzaileak.
Ekitaldian, denboraldi honek izango dituen ezaugarri berri eman da:
- Denboraldia ekainaren 14tik irailaren 14ra bitartean egingo da.
Argazkia: Gurutze Gorria - Hondartzak denontzat: Bigarren urtez Malkorbe hondantzan bainu-egokiturako zerbitzu integrala egongo da. Erabiltzaileek beren eskubidean bermatuak izateko hainbat aulki anfibio, Gurutze Gorriko langile espezializatuak, aldagelak, irisgarria den plataforma eta pergola etab. eskura izango dira.
- Hondartza garbia, hondartza bizia: zaindu gaur, gozatu bihar: Aurreko denboraldietan bezala aurtengoan ere, Jasangarritasun Departamentuak eta Emaus Gizarte Fundazioak sentsibilizazio-kanpaina jarriko dute abian. Ekimen ibiltari hori Gipuzkoako kostaldeko hainbat hondartzetan ibiliko da. Getariako hondartzan, Malkorben, uztailaren 23tik 27ra egongo da.
- Nik hondartza aplikazioa: Pandemia garaian jarri zen aplikazio hau funtzionalitate berriekin dator aurtengoan ere.
