Landutako 3 gaiak onartu ziren ez-ohiko Udalbatzarrean.
ekaina / 11, 2025
Atzo arratsaldean landutako gaiak hauek izan ziren:
- Sahatsaga kiroldegiko pistan estalpea egiteko obraren pleguak onartzea. Aurrera atera zen EH Bilduren aldeko bozkekin eta EAJren kontrakoekin.
- Zarautz Jauregiko proiektu museografikoaren lehen 2 ziurtagiriak onartzea. Aho batez onartu zen.
- A/25-01110 erregistro bidez 2025/05/27an jasotako EAJren Udal_mozioa_Palestina (Gaza). Puntuz-puntu bozkatu zen. Lehen puntua onartua izan zen EAJren aldeko bozkekin eta EH Bilduren abstentzioarekin. Gainuntzeko 9 puntuak aho batez onartu ziren.
