Ikusgai dago Garate-Santa Barbaran Artelatzen inguruan egindako esku-hartzeekin sortu den bideoa.
otsaila / 18, 2025
Garate-Santa barbara espazioan Euskal Herriko artelatz baso heldu bakarretarikoa aurkitzen da. Artelatzak Kantauri isurialdean aurkitzea ohikoa ez denez (klima mediterraneoko zuhaitzak baitira), babestutako eremua da. Horregatik ere da berezia Getaria eta Zarautz arteko eremu hau.
Orain dela hilabete batzuk hainbat esku-hartze egin ziren. Lan guzti horiei esker ingurua arnasberritzeaz gain, herritarrak inguru horretan dugun aberastasunaz gozatzeko moduko informazioa eta baliabideak eskaini dira.
Egindakoak modu bisual batean izateko bideo bat osatu da eta Getariako Udalak youtube-n duen kanalean jarri du ikusgai.
