Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Herritarrek Plan Orokorraren garapenean parte hartzeko proposamena onartu du Getariako Udalak.

abuztua / 01, 2025

Getariako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) udalerriaren etorkizuna bideratuko duen dokumentu garrantzitsuenetako bat da. 340.000 euroko kostua izango du, eta herria ondo ezagutzen duten arkitekto eta lege-aholkulariek idatziko dute.

Prozesuan zehar hartzen diren erabakiek hurrengo 15 bat urteetan herria eta herritarren bizitza baldintzatuko duten irizpideak zehatuko dituzte, eta interes kolektiboari lehentasuna emango zaio, berehalako kezken eta premia indibidualen gainetik. Beraz, lanketaren helburua hirigintza-irtenbidea behar duten erronkak identifikatzea eta egiturazko soluzio zehatzak proposatzea da, eta, noski, bide hori, herritarrekin batera egin nahi da.

Getariarrak prozesuaren protagonista izateko HAPOa idatziko duten taldearen proposamena landu zen uztailaren 15ko Batzorde Informatiboan, eta irizpena eman zitzaion, eta astearteko Udalbatzarrean onartu. Parte-hartzea sustatzeko, jendaurreko hainbat saio, dibulgazio-materiala eta, prozesuaren bukaeran, itzulketa-bilkura bat egitea aurreikusten da, baina irekita uzten da bidean, beharra ikusiz gero, bestelako lan-saioak egiteko aukera ere.

Getariako Udalak modu positiboan baloratzen du HAPOaren inguruan proposatzen den parte-hartze prozesua, herritarrek izan behar baitute hitza beren etorkizuna baldintzatuko duen erabakian.

20250609_PPHerritarra Getaria_Eus

20250609_PPCiudadana Getaria_Cas