Getariako Udalak 2026ko aurrekontuak onartu ditu.
Azaroaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan ospatutako Osoko Bilkuran, Getariako Udalak 2026ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontuak onartu zituen. Guztira, 5.420.346,00 euroko aurrekontua izango du datorren urteak. Bozketa honetan, aurrekontuek EH Bilduren aldeko 6 boto eta EAJko 5 hautetsien abstentzioa jaso zituzten.
2026ko aurrekontuek Getariako hainbat arlo estrategiko indartzea dute helburu: berdintasuna, azpiegitura eta hirigintza hobekuntzak, espazio komunitarioak, ingurumenaren zaintza eta proiektu estrategikoen idazketa, besteak beste. Ondoren, aurrekontuek jasotzen dituen diru-partidarik esanguratsuenak zehazten dira:
BERDINTASUNA – 45.300 €
- Berdintasun plana sustatzea: 7.300 €
- Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa idaztea: 18.000 €
- Berdintasunaren inguruko ekintzak: 7.000 €
- Emakumeen ekarpena historian zehar ardatz duen beka: 7.000 €
HIRIGINTZA JARDUERAK – 418.300 €
- Auzo eta herri-bideetan hobekuntzak: 50.000 €
- Skate park proiektua: 40.000 €
- Iturzaeta Eskolako obrak: 120.000 €
- Kultur etxeko hobekuntzak: 40.000 €
- Haur parkea (sahatsagako zorua), tirolina eta bestelako elementuak: 30.000 €
- Murala egiteko diru-partida: 18.300 €
- Hainbat hobekuntza lan: 35.000 €
- Surf eraikinako emakumeen aldagelak egokitzea: 15.000 €
- Askizuko aisialdi gunea: 30.000 €
- Sahatsaga kaleko udal lokalaren egokitzapena: 40.000 €
ESPAZIO AUTOGESTIONATUA – 210.000 €
- Gazte eta eragileen erabilerarako espazio autogestionatua sortzeko inbertsioa: 210.000 €
ENERGIA ETA INGURUGIROA – 70.000 €
- San Anton mendiko biodibertsitatea indartzeko esku-hartzeak: 70.000 €
EKIPO ETA MATERIAL EROSKETAK – 22.000 €
- Ekipamendu informatikoa eta telefonia: 6.000 €
- Brigadako ekipamendua: 14.000 €
- Musika ekipoak: 2.000 €
PROIEKTUEN IDAZKETA – 128.000 €
- Hirigintzako Antolaketarako Plan Orokorra (HAPO) idaztea: 80.000 €
- Herrerieta–Balentziaga igogailuaren proiektua: 30.000 €
- Portu–Herrigunea igogailuaren proiektua: 18.000 €
PORTU EREMUKO JARDUERAK – 312.000 €
- Kofradia zaharra, gelera, tintalekua eta eraikin nautikoen erabilera-aukeren azterketak
IHARDUERA SOZIOKULTURALA – J. S. ELKANOREN LEHORRERATZEA – 105.000 €
- Elkanoren lehorreratzearen eta heriotzaren 500. urteurrenari lotutako ezagutza eta zabalkunde lana.
URTEURRENAK – 12.000€
- Arraun Elkartea (50 urte) eta Artzape (25 urte) elkarteen egitasmoetarako: 12.000€
BESTELAKOAK
- Korrika: 900€
- Musika Banda: 2.000€ gehiago.
- Izan arrantzale egitasmoa: 3.000€
- Aita Mari: 4.000€
Hona hemen sarrerak eta gastuak jasotzen dituen bi dokumentuak osorik:


