Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Getariako Emakumeen Memoria Historikoa berreskuratzeko ikerketarako beka deialdia atera du Udalak.

otsaila / 21, 2025

Gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) eta bekaren helburua da Getariako emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak jasotzea, ondoren plazaratzeko.

Getariako Udalak Berdintasun Planaren baitan 2023an argitaratu zuen lehen aldiz beka hau. Hutsik geratu zen eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin hainbat harreman eginda berriro ere deialdia egitea erabaki da.

Izan ere, Getariako Udalarentzat gure herriko emakumeek historian zehar, eta esparru desberdinetan, herriari egin dioten ekarpena ezagutzea ezinbestekoa da, zor historiko bat da. Iraganean herriko emakumeek bizitza sozialean, lanean, arlo ekonomikoan, politikoan edota kulturalean jokatu duten papera ezagutu behar da gaur egungo gure Getaria ulertzeko eta etorkizuneko herria eraikitzen segitzeko.

Hori dela eta, Getariako Udalak, ikerketa baliatuz, emakumeen ekarpena zer nolakoa izan den jasotzen hasi nahi du, kontatu gabeko historia argitara eman, emakumeei zor zaien aitortza egin ahal izateko.

Deialdi honetan emango den diru-laguntzaren zenbatekoa: 4.000€

Deialdia irekita egongo da otsailaren 24tik martxoaren 31ra.

Hemen aurki daitezke deialdiaren nondik-norakoak.