Gaur atera da 2026ko Katrapuna kantinaren lizitazioa, lehentasun-sistema berriarekin.
Getariako Udalak Katrapuna plazako kantina-zerbitzua ustiatzeko lizitazioa ireki du 2026. urterako, aurten lehentasun-sistema berria txertatuta.
Oinarrietan jasotzen denez, lizitazioaren prezioa 10.000 eurokoa izango da, eta kantina 2026ko ekainaren 1etik irailaren 30era arte irekita eta zerbitzuan egotea derrigorrezkoa izango da. Halaber, ustiatzaileek aukera izango dute jarduera azaroaren 2ra arte luzatzeko, eta Getariako euskal jaien asteburuan ere zerbitzua eskaintzeko.
Aurtengo berrikuntza nagusietako bat da lehentasun-taldeen sorrera, eta horien artean lehentasunik handiena langabezian gutxienez 3 hilabete dauden pertsonek izango dute. Hautagaiak taldeka sailkatu ondoren, banaketa eginda zozketa bidez esleituko da kantinaren ustiapena.
Bestalde, eskaintza bi pertsonak batera aurkeztu beharko dute, eta interesdunek proposamenak aurkezteko epea apirilak 14 amaituko da. Izapideak Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin behar dira, eta lizitazioarekin lotutako agiri eta dokumentazio guztia Udalaren webgunean dago eskuragarri.


