MARRAZKIAK ITSASO GARBI BATEN ALDE
MARRAZKIAK ITSASO GARBI BATEN ALDE
Zero Zabor Uretan egitasmoa martxan Getarian
Getarian argi dute haurrek “itsasoa zaindu beharra dago”. Aurten ere MATER ontzi Museo Ekoaktiboak zuzenduriko Zero Zabor Uretan egitasmoan parte hartzen ari dira Iturzaeta eskolako lehen hezkuntza 2. mailako ikasleak. Egitasmo honen leloari jarraiki, zaborrik hoberena sortzen ez dena, marrazki lehiaketa bat martxan jarri da herriko hainbat eragile inplikatuz.
Herriko haurrek ITSAS HONDAKINEN arazo eta konponbideak erakutsi nahian, marrazkiak garatu dituzte. Hauek guztiak ikusgai daude udaletxeko sarreran ekainak 23 arte 12:00etatik 20:00etara ordutegian. Marrazki hauetatik bat, hoberen islatzen duena gaia herriko dendetan agertzeko aukera izango du. Horrela herriko komertzioak ere inplikatu nahi ditu Zero Zabor Uretan egitasmoak guztion artean itsasoa zaintzen laguntzeko.
Hemendik herritar guztiak animatu nahi ditugu udaletxeko sarreratik pasa eta marrazkia bozkatzera gaurtik ekainak 23 arte.