Herria itsaso - logotipoa
Bilatu (+34) 943 896 024 | udala@getaria.eus | 8:30-15:00

Itzulpen automatikoa / Machine translation

Desfibrilatzaile Erdi-Automatikoa (KDE) herritarren eskura jarri da.

urtarrila / 20, 2025

 

Urteak pasa dira Getariako Udalak Desfibrilatzaile erdi-automatikoa erosi eta erabiltzeko moduan zuela, Udaltzainen bulegoan. Orain, polikiroldegi kanpoan jartzea erabaki da guztien eskuera. Modu honetara, herrian bi desfibrilatzaile erdi-automatiko egongo dira 24h-z herritarren beharrei erantzuteko moduan:

    1. Bata, alde zaharrean farmaziaren fatxadan.
    2. Bestea, polikiroldegian sartzeko ate parean.

Kanpoko Desfibriladore Automatizatuen Euskadiko Erregistroan alta eskaera ere egin da edozein herritarrek beraien berri zehatza izan dezaten (Gomendatzen da Osakidetzako Atari Mugikorra APPa deskargatzea).

Bestalde, Anbulategia, EKP eta Balenciaga Museoan horrelako herraminta garrantzitsuak daudela ere jakitea ezinbestekoa zaigu.

Desfibrilatzaile erdi-automatikoen erabilpena edonork erabiltzeko modukoa bada ere, Getariako Udalak, Gurutze Gorriarekin, Oinarrizko bizi-euskarria (OBE) eta kanpoko desfibrilatzaile erdi-automatikoaren (KDE) erabiltzeko oinarrizko ikastaroa antolatu du (otsailak 1 eta otsailak 11):

  • 3 orduko saioak izango dira.
  • Gehienez ere 15 laguneko taldeek osatuko dute.
  • Eskaera handiago balitz 3. saio bat ere antolatzea baloratuko zen.
  • Izen ematea: Udaletxean egin beharko da urtarrilaren 20tik 27ra.